Lan taldea

Marta Casquero Martín genero-ikuspegitik (feminismotik) kultura-kudeaketan luze aritu da, herstory delakoaren inguruko ikerketak burutzen eta materialak sortzen eta zabaltzen. Proiektuen bideragarritasun-azterketak, lehiaketak eta lizitazioak prestatzen, merkataritza-lanak eta erakundeen kontabilitate-kudeaketa koordinazioak egin ditu. Jatorriz delineatzaile lanetan atzerrian ibili bada ere hirigintzari eta lurraldeari buruzko ikerketetan parte hartu du.

2023tik Labografías kooperatibaren sortzailea izan zen. Hemen ekoizle eta cost controller gisa aritzen da batez ere.

Martarekin harremanetan jarri

Noelia del Potro del Valle hezkuntzaren, irrati-komunikazioaren eta ikerkuntzaren mundutik dator. Urteetan egitura kooperatiboetan ibilitakoa. Pedagogia komunitarioren ildoan ahinbeste proiektu kudeatzen jardun du, edukien produkzioan ikerketa eta berrikuntzan atenztio berezia jarrita.

Dokumentalak alfabetatze kooperatiboko tresna gisa ulertzen du. Narratiba zinematografiko berrietan trebatu da: dokumental sortzailea eta zinema autoerreferentziala. Kooperatiban ekoizle gisa aritzen da.

Noeliarekin harremanetan jarri

Oihane Ruiz Menendez. Arkitektoa lanbidez, hirigintzan aditua. Adierazpen artistikoarekin lotutako kolektiboetan (Pripublikarrak) eta hiri-proiektuei lotutako gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko arkitekto taldeetan (Hiria Kolektiboa, Dunak) ibilitakoa da.

Biomaterialei lotutako produktuen ikerketan izan da azken urteetan, bioekonimiaren esparruan sortu ahal diren jarduerek landa eremuaren sustapenean duten potentzialean aditua.

Gaur egun, Komunikazio Arkitektonikoko Doktoretza (UPM) egiten ari da, eta ikertzailea da «Zientzia, lurraldea eta kooperatibismoa» UNED Katedran. 2024Ean Labografias-ekin bat egin zuen arte eta lokalizazioen zuzendari gisa.

Oihanerekin harremanetan jarri

Diego León Pérez. Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua du. Ikus-entzunezko munduan prestakuntza zabala du. Bideo-edizioan, errealitate birtualeko instalazioetan eta diseinu grafikoan lan egin du, eta azken urteotan arte eszenikoen alde teknikoan gehiago espezializatu da: batez ere bideoa, soinua eta QLab-en diseinuan.

Labografia-rekin bat egiten du ekoizpenari laguntzeko, antzerkiaren eta filmen arteko zubi-lana eginez.

Diegorekin harremanetan jarri

Xabier Fernán bizkaitarra da. Madrilgo Carlos III unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da. Gaur egun Espainiako Hizkuntza eta Literaturako ikaslea UNEDen.

Fikziotik hasi eta bideoklipetara helduta zuzendaritza eta ekoizpen lanetan aritua da. Liburuen ekoizpenean dabil. Bizitzaren eta egiaren inguruko liburuak argitaratzen ditu Ediciones Mala Edad argitaletxearen bitartez. Kultura eguneroko bizitzan, Madrilen kokatua, duen esparrutik abiatutako poesia lanak sortzen ditu. Labografiekin bat egiten du, formatu esperimentalen inguruko interesak elkarrekin partekatzeko.

Xabierekin harremanetan jarri

Sandra Rodríguez Landero. Zinemazale amorratua, heriotzak zinema-areto intimo bateko besaulkian harrapatzea espero du. Zuzendaria, gidoigilea eta kamera-teknika. Zinema-jaialdietatik igaro diren hainbat film labur ditu. Bere interes zabalak ikus-entzunezkoetatik idazketara eta baita performancera ere doaz. Publizitatean, bideoklipetan edo fikzioan lan egin du.

Zinema eta Telebistarako Zuzendaritzan Graduatua, eta Zinema eta Telebistarako Argazkigintza Zuzendaritzako Masterra (Instituto del Cine de Madrid). Jaio zen hiri berean bizi da, Madrilen. Labografias-ekin bat egin zuen kamera-talde gisa, taldelanean esperimentatzeko eta hazten jarraitzeko.

Sandrarekin harremanetan jarri